Gizon bat atxilotu dute goizean Hondarribian, bikotekidea jotzea egotzita
hondarribiko hitza
Oarsoaldea
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur goizean Portuan, bikotekidea jotzea eta guraize batzuekin mehatxu egitea egotzita. Zazpiak aldera abisu bat jaso du Ertzaintzak, ohartaraziz gizon bat bikotekideari eraso egiten ari zitzaiola, Hondarribian. Santiago kalean emakume bat topatu dute poliziek; ubelduta zuen aurpegia, eta inguruan zegoen gizonezko bat. Andreak ertzainei ziurtatu die inguruan zegoen gizonezkoak eragin dizkiola ubelduak, eta haren bikotekidea zela. Gainera, salatu du gizonak guraize batzuekin mehatxu egin diola. Gizonaren alboan zegoen zakarrontzi batean guraizeak topatu dituzte poliziek, eta atxilo hartu dute. Irungo osasun etxera eraman dute emakumea.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.