Kontuz kontari ipun kontakizun jaialdia hasiko da asteazkenean
errenteriako hitza
Oarsoaldea
Asteartetik aurrera, ipuinaren munduan sartuko da Errenteria-Orereta, Kontuz kontari ipuin kontakizun jaialdia dela eta. Lehen egunean, asteartean, Andoni Egaña entzuteko aukera izango da, Ahozkotasuna izenburua daukan hitzaldi bat emango baitu, 19:30ean, Xenpelar Etxean.
Landamasa kontalaritza elkarteak eta Errenteriako Udalak antolatu dute lehen aldiz jaialdi hori, eta besteak beste, hitzaldiak, ipuin tailerrak, ipuin poteoa… eskainiko ditu. Antolatzaileen arabera, ekimen horrekin kultur bizitzari beste proposamen bat gehitu nahi diote, gainera, kontuan hartuta, ipuin kontalaritza tokia hartzen ari dela arte eszenikoen munduan. Gogorarazi dute ez dagoela haurrei bakarri zuzenduta, “helduentzako proposamen arras interesgarriak dira”.
Emanaldi bakoitzerako sarrerak 5 euro balio du, eta Errenteria Hiria Kulturgunean eros daiteke. Bonoa ere eros daiteke 16 euroren truke, lau emanaldietarako. Bestalde, ipuin tailerretan izena emateko 9 euro ordaindu behar dira. Hori bai, bonoa erosiz gero, ikastaroa doan da. Izena emateko Mikelazulotik ere pasatu daiteke.
Egitaraua
Asteartea 29
19:30: Andoni Egañaren eskutik, Ahozkotasuna hitzaldia izango da, Xenpelar Etxean.
Ostirala 31
20:30: Joxemari Carrerek Ipuin bidaiaria ikuskizuna emango du, Errenteria Hiria Kulturgunean.
Larunbata 1
09:00-13:30: Itziar Rekalde kontalariak Ipuinaren bidaia emozionala ipuin tailerra emango du, Xenpelar Etxean.
20:00: Martha Escudero mexikarrak Los retablos de Norma Calvo ipuina kontatuko du, Errenteria Hiria Kulturgunean.
22:30: Carles Garcia valentziarrak Irás y no volverás ipuina kontatuko du, Errenteria Hiria Kulturgunean.
Igandea 2
Eguerdian: Ipuin poteoa, herriko kaleetan.
20:30: Koldo Amestoyk Biribilketa Luma Beltza ikuskizuna emango du, Errenteria Hiria Kulturgunean.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.