Hondarribiko Musika Eskolako tronboi eta saxofoi ikasleek gaur Donostian egingo duten Olatu Talka jaialdian parte hartuko dute. Tronboi ikasleek Tronboi Topaketan izango dira, goizean, eta saxofoi ikasleak arratsaldean, Saxofoi Topaketan.
Hondarribiko ikasleak Olatu Talkan
- 11:30. Kate musikala Kontxan eta kalejira Bulebarreko kioskoraino.
- 12:00. Tronboi ikasleen Topaketa, kioskoan.
- 17:30-18:30. Hiriko hainbat lekuetan emanaldiak, tartean Hondarribiko saxofoi ikasleena.
- 19:00. Saxofoi Topaketa, Bulebarreko kioskoan.