Grebarekin bat egitera deitu dituzte lezoarrak

Euskal Herriko gehiengo sindikalak eta hamarnaka eragilek etzirako deitu duten greba orokorrarekin bat egitera deitu dituzte lezoarrak. Horren harira, greba egunean bertan goizaldeko seietan Alcampo supermerkatuko aparkalekuan pikete informatiboak elkartuko direla jakinarazi dute eta bertan parte hartzera deitu dituzte. Bertara joateko auto karabana irtengo da 5:30ean Zubitxotik. Batzar informatiboa deitu dute ondoren, 10:00etan Gurutze Santuaren plazan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.