Grebaren harira hainbat ekimen antolatu dituzte Irunen

Osteguneko grebaren harira, hainbat ekimen antolatu dituzte bihar eta etzi Irunen. Alcampo merkatalgunean elkarretaratzea egingo dute bihar 12:00etatik aurrera LAB-ek deituta. Greba egunean bertan, hainbat eragilek bat egin dute 10:00etan deituta dagoen manifestazioarekin.  Mendibil merkatal guneko plazatik abiatuta, Zabaltza plazan amaituko da manifestazio hori. Arratsaldean berriz, autokarabana egingo dute LABek deituta. Moskutik abiatuko da 16:00etan Hondarribira bidean, bertan  EH Bilduk 17:00etan deituta duen manifestazioarekin bat egiteko. 19:00etan berriz, Bidasoaldeko manifestazioa abiatuko da Zabaltza plazatik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.