Senidetasun bazkaria egingo du Bienvenido elkarteak

Beraungo Bienvenido erretiratuen elkarteak senidetasun bazkaria egingo du igandean. Bazkaria Urdanibia hotelean izango da. Ekitaldia, baina, ez da horretara mugatuko. 12:00etan, meza izango dute Beraungo Guadalupeko Ama Birjinaren Elizan, eta bidean joandako bazkideak gogoan izango dituzte. Horrez gain, 80 urte bete dituzten bazkideei ere omenaldi bat egingo diete. Bestaldea ekainean, irteera egingo du erretiratuen elkarteak Galiziara, ekainaren 3tik 8ra.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.