Zine emanaldia eta kontzertua, biak bat, hilaren 31n Varietesen

Dokumentala eta kontzertua, biak bat, ikusentzuteko aukera izango da ostiral honetan Varietes aretoan. Alde batetik, Traviata et Nous dokumentala eskainiko dute (Nathalie Dessay aktorearekin). Traviata opera nola sortzen den erakutsiko du dokumentalak. Ondoren, Anne Mestelan-Estevek sopranoak kontzertua eskainiko du, Nelly Etcheveste pianoan dela. 20:30ean hasiko da ekitaldia. Bederatzi euro balio ditu sarrerak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.