300 pertsona bildu dira Irungo goizeko manifestazioan
Mendibil merkataritza gunetik 10:00etan abiatu da greba orokorraren harira hainbat talde eta eragilek deitu duten manifestazioa. Bertan 300 bat pertsona bildu dira, eta manifestazioa bitartean erdialdean zabalik zeuden hainbat dendak ateak itxi dituzte. Arratsaldean 19:00etan egingo dute Bidasoa mailako mobilizazioa, Zabaltza plazatik abiatuta.