'El Atlas de las nubes', ostiralean, Itsas Etxean

El Atlas de las nubes filma proiektatuko dute bihar, ostiralarekin, Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan, gazteleraz. Filmak sei istorio kontatzen ditu, desberdinak euren artean, baina denbora berean kokatuta daudenak. Tom Hanks, Hugo Weaving eta Halle Berry daude aktore taldearen barruan. Sarreren prezioa 4 eurokoa da eta Itsas Etxeko leihatilan eros daitezke, ostiralean, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.