Oiartzuarrek grebakin bat egin dute

Ugaldetxoko industriagunea

Ugaldetxoko industriagunea

Goizeko seitatik piketeak lantegietatik dabiltza lantegiak greban daudela baieztatzeko eta gehienak hala daudela konfirmatu dute. Herrigunean ere tabernetako, dendetako, gasolindegietako… ateak itxita daude. 12:30ean egingo den manifestaziorako Sagueseko zutabean elkartuko dira oiartzuarrak Oarso Bidasoko gainontzeko herritarrekin batera manifestaziora joateko. Arratsaldean, 16:30ean, autoen karabana abiatuko da Doneztebe plazatik eta 19:00etan Oreretako Herriko Enparantzatik hasiko den manifestaziora joateko deia egin dute. Grebaren balorazioa Ekainaren 4an, asteartea, Greba Batzorde berezia izango da Doneztebe plazan. Bertan grebaren balorazioa egingo dute eta aurrera begirako urratsak adostu.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.