Zintzilik Irratiak bat egin du grebarekin

Greba orokorraren jarraipen berezia egingo du gaur Zintzilik Irratiak. Gehiengo sindikalak eta eragileek egindako deialdiarekin bat egin duela jakinarazi du irrati libreak, eta “gertaeren inguruan kontrainformatzen” parte hartuko dutela esan dute. Goizeko hamarretan hasiko dute informazioa FM 100ean: grebaren datuekin, mobilizazioen jarraipenekin, elkarrizketekin, musika antikapitalistarekin… Hurrengo konexioa 19:00etan egingo dute eskualdeko manifestazioa abiatzen denean. Era berean, irratiko mikrofonoak irekita egongo direla esan dute 943 52 74 07 telefonora deituta. Zintzilik irratiarekin ere harremanetan jar daiteke zintzilik[a bildua]sindominio.net-era idatzita. Interneten ere badago Zintzilik www.zintzilik.net-en, eta Twitter nahiz Facebooken.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.