Talaia eskolako ikasleek ikasturte amaierako festa egingo dute larunbatean, Bordari ikastetxean. Goiz osoan zehar herri kiroletan, marrazketan eta mahai tenisean aritzeko aukera izango dute, eta hainbat saio eta erakustaldi burutuko dituzte, ikastetxearen kanpoaldean zein gimnasioan.
Egitaraua
- 10:00-10:45. Judo erakustaldia, gimnasioan.
- 10:30-11:00. Funky, gimnastika erritmikoa eta gorputz espresioa, kanpoaldean.
- 10:45-11:15. Bertsolaritza, gimnasioan.
- 11:15-12:00. Antzerkia, gimnasioan.
- 12:00-12:15. Hamaiketakoa.
- 12:15-13:00. Euskal dantza eta panderoa, gimnasioan.
- 13:00-14:00. Hainbat ekitaldi gimnasioan: magoa, rokodromoa, puzgarriak, lanen erakusketa.