50 urtez, euskara zabaltzen

OmenaldiaTxingudi Ikastolak 50 urte betetzea, nahikoa motibo izan da bertako ikasle, ikasle ohi, irakasle eta gurasoentzat hori ospatzeko. Hala, gaur goizean Irungo kaleetan barrena ibili dira kalejiran, musika, dantza, bertsoak… osagai horiek erabili dituzte goiza biribiltzeko. Kalejira zortzi gunetan banatu dute, eta Ama Xantalen (Guraso eta ikasleen gunea), EKT (taldeen gunea), udaletxea (udalaren eta txikien gunea), Kale Nagusia (Sortzaileen gunea), Oiasso (Laguntzaileen gunea), Pasionistak (Langileen gunea), Betherram (Hondarribiko gunea) eta ikastola. Unerik hunkigarrienetakoa, sortzaileen gunean bizitu dute. Izan ere, gogoan izan dituzte, duela mende erdi Txingudi Ikastola sortu zutenak. Hain zuzen, lehen lokala eduki zuten tokian, Kale Nagusian, omendu dituzte. Bakarra dago egun bizirik, Antxon de la Cabada, eta bera aurrean zela, aurreskua dantzatu eta bertso bat eskaini diote. Bidea jarraitu dute, eta festak egun osoan eutsiko dira. Bazkaltzeko tartea egingo dute, eta jarraian, musika, dantza eta ekitaldiak ziur ez direla faltako.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.