Astelehenean izango da parte hartze tailerra gazteekin

Heldu den astelehenean, hilak 3, Hirigintzako Plan Orokorraren parte hartze tailerra gazteekin egingo dute. Joan den astelehenean egitekoak ziren, baina asteburuan izandako eraso matxista salatzeko deitu zuten elkarretaratzearekin bat egin zuen Oiartzungo Udalak, eta hori dela eta atzeratu egin zuten saioa. Udaletxeko areto nagusian izango da saioa, 20:00etan hasita.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.