Erlaitz eta Pagogaina ezagutzeko bisita gidatua egingo dute

Erlantz eta Pagogaina gotorlekuakIrungo Udaleko Ingurumen departamenduak antolatuta, hilaren 15ean Erlaitz eta Pagogainako gotorlekuak ezagutzeko irteera antolatu dute. Aranzadi zientzia elkarteko arkeologo batek gidatuko du bisita. 09:30ean bilduko dira interesdunak Aiako Harria parke naturalean dagoen Lapuriturri informazio puntuan. Interesa duen orok izena eman beharko du hilaren 8tik 14ra Bezeroen Arreta Zerbitzuan edo 010  telefono zenbakira deituta. Irteera doakoa da, baina plaza mugatuak ditu: 30. Lapuriturrin, mugan egonda kontuan hartuta, hainbat gertaera historiko izan direla gogorarazi du Ingurumen departamenduak. Informazio puntua apirilaren 1ean ireki zutenetik antolatu duten hirugarren irteera izango da hilaren 15ekoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.