Mendekotasun egoeran dauden pasaitarrak artatzeko protokoloa sinatu dute

Hurkoa Fundazioko presidente Jose Luis de la Cuesta eta Pasaiako alkate Amaia Agirregabiria

Hurkoa Fundazioko presidente Jose Luis de la Cuesta eta Pasaiako alkate Amaia Agirregabiria

Hurkoa Fundazioak eta Pasaiako Udalak jarduteko protokoloa sinatu dute, hauskortasun edo mendekotasun egoeran dauden pasaitarrak zaintzeko eta babesteko. Maiatzaren 29an sinatu zuten protokoloa Jose Luis de la Cuesta Hurkoa Fundazioko presidenteak eta Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak.Bi erakundeak urteetan elkarlanean aritu dira eta dokumentu batean jaso nahi izan dute euren eskarmentua. De la Cuestak adierazi duenez, “gure jardueraren metodologia azaldu eta sendotu nahi dugu, elkarlanerako ahalik eta biderik egokienak ezartzeko”. Bere ustez tresna hori izatea “funtsezkoa” da: “Helburuak lortzeko ezinbestekoa izango baita”. Agirregabiriaren iritziz, “protokolo sinatuaren bitartez, berretsi egingo dugu bi aldeak Pasaiako eta Gipuzkoako herritarren ongizatearen eta bizi kalitatearen alde ari direla etengabe lanean.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.