Ia egun osoan ateri izan ondoren, arratsean euria hasi zuen Antxon. Larunbatean egin zuten sagardoari lotutako egun osoko jaia Pasaiako barrutian Alkartasuna Euskal Dantza Taldearen ekimenez, eta hainbat jarduera nahi bezala atera ez ziren arren –eguraldi iragarpen txarragatik herri bazkaria bertan behera utzi zuten–, goizean zehar hainbat jarduera egin, eta arratsaldean Sagardo Jaia eta kontzertuak izan ziren. Ondokoak bertako zenbait argazki dira.