Azabaratza kontsumo taldea kide bila dabil

Kide batzuek baja eman dutela eta, Azabaratza kontsumo taldea berrien bila dabil. Baserritar batek ekarritako otarra jasotzen dute astero, 19:30ean, Agirre Lehendakariaren plazan. Modu ekologikoan ekoitzitako barazkiak eta garaikoak dira otarrean jasotzen dituztenak. Azabaratzak jakinarazi duenez, aukera dago nahi izanez gero otar erdia ere jasotzeko: nahi duenak osoa eta nahi duenak erdia. Barazkien otarraz gain, ogia eta arrautzak erosteko aukera dagoela azaldu du, eta horrez gain, baratzak ematen duenaz gain, beste produktu batzuk erosten dituztela: olioa, arroza, dilistak… Egun 25 inguru lagun dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.