Gaur hasiko dira Xanistebanetako Pala Txapelketa jokatzen

Xanistebanetako pala txapelketa

Xanistebanetako pala txapelketa

Gaur arratsaldean hasiko dira Xanistebanetako binakako Pala Txapelketa jokatzen Kontzejupean. Aurten, 49 bikotek eman dute izena txapelketan: 43 gizonek eta 6 emakumek. Ekainean ia egunero lau partida jokatuko dira eta uztailaren hasieran final-hamaseirenak izango dira jokoan. Uztailaren erdialdean final-zortzirenak jokatuko dituzte eta uztailaren 22an eta 23an, berriz, final-aurrekoak. Finalak Xanistebanetan izango da, abuztuaren 5ean (18:30ean emakumeena eta 19:30ean gizonena).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.