Itsasargi kalea itxiko dute gauez bihartik ostiralera, asfaltatzeko
Aste honetan asfaltatze lanak egingo dituzte Itsasargi kalean eta zenbait eragozpen sortuko ditu horrek trafikoan. Trabak murriztearren, lanak gauez egingo dituzte, asteazken, ostegun eta ostiral gauetan, 22:00etatik 06:00etara. Bitarte horretan, garajeetako jabeei baino ez zaie utziko kalera sartzen eta bertatik ateratzen.