Etzi, ostirala, eta etzidamu eros daitezke Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteak Ficoban antolatzen duen sanmartzialetako herri bazkarirako txartelak, Bidasoko EKTn (Larretxipi kalea, 12). Ostiralean 18:30etik 20:30era izango dira elkarteko kideak EKTn eta larunbatean 11:30etik 13:00etara. Bazkariaren prezioa 16 eurokoa da eta aurten, ohiko ekitaldiez gain, zuzeneko musika izango da bazkalostean.
Iaz bezala sarrerak zenbakituak izango direla ohartarazi dute Betti Gottitik. “Koadrila bakoitzak bere sarrerak elkarrekin erosi beharko ditu, horretarako, hartzeko momentuan argi izan beharko dute zenbat izango diren zehazki. Horrela lagun guztiak elkarrekin eserita egongo dira”, argitu dute. 18 urtetik beherakoek ezingo dute bazkarira joan.
Ekainaren 22ko egitaraua
- 09.30: Gosaria Urdanibia plazan.
- 10.00: Koadrilen olinpiadak Urdanibia plazan.
- 12.00: Txaranga poteoa txaranga eta batukadarekin (Urdanibia eta San Juanen).
- 13.30: Kalejira (Erdigunetik FICOBAra).
- 16.30: Musika zuzenean eta DJ.
- 20.45: Txarangaren itzulera.
Kamiseta lehiaketaren oinarriak.
Koadrilen olinpiadan izena emateko.