Arratian barrena ibiliko da Urdaburu

Artzaintzaren bideari jarraituz, Urdaburu mendizale elkarteak hirugarren etapa antolatu du iganderako. Arratia inguruan ibiliko dira. Olaetan hasiko dute ibilbidea eta Barazarren bukatu. Bidean, Urkiola santutegia. Zumeltza, Saibi (954) eta Altungana (795) igoko dituzte. Bost orduko irteera izango da: 17,5 kilometro eta 650 metroko malda. Bihar izango da izena emateko azken eguna. Urdaburu elkartetik pasatu beharko dute edo 943 52 78 79 telefonora deitu, 20:00etatik 21:30era. Egunean bertan, 07:00etan aterako da autobusa, Iztietako geltokitik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.