Domingo de Luçaren testamentuaz mintzatuko da Barkham

Ternuko agiri zaharrena den Domingo de Luça arrantzale hondarribiarraren testamentuari buruzko hitzaldia izango da ostegunean udaletxeko areto nagusian. Agiria aurkitu zuen Michael Barkham historialari kanadiarrak emango du hitzaldia, gazteleraz. 19:00etan hasiko da. Mexiko iparraldetik gora —espainiarrak bertara iritsi ziren ordurako— idatzita dagoen jatorrizko agiri zibil zaharrena da eta Oñatiko Agiritegien Artxibategian aurkitu zuen historialariak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.