Errenteriako eta Pasaiako berdintasun sailek Bilboko hilketak gaitzetsi dituzte

Bilbon igandean  jipoitutako eta gaur hil den emakumearen hilketa, zein pertsona berak hil zuen beste emakume batena gaitzetsi dituzte Oarsoaldeko udalek, Errenteria-Oreretako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Berdintasun Mahaiak. Eragile eta instituzio horiek bat egin dute Emakumeen Mundu Martxak gertaera salatzeko egindako deialdiarekin. Gaur arratsaldean elkarretaratzea egingo dute Niessen merkatalgunearen parean, 19:30etik aurrera, eta herritarrei dei egin diete bertan parte har dezaten. Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako jarrera berretsi nahi izan dute publikoki. “Horrelako gertaerak ez ditugu onartzen gure gizartean eta horregatik, lanean jarraitu behar dugu, erakunde, elkarte eta herritarrak, emakumeak indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen”. Biktimen familiei elkartasuna adierazi diete.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.