Bere lehen lana, The Path, aurkeztuko du John Berkhout Oiartzungo taldeak. Intxaurrondoko kultur etxean emango du kontzertua bihar, 21:00etatik aurrera. Bost kidek osatzen dute taldea: Ekain Perezek (ahotsa eta gitarra); Eneko Lusar-ek (gitarra); Mikel Alonsok (baxua); Ander Lizasok (teklatuak, klarinetea eta saxoa) eta Iñigo Goñik (bateria eta perkusioa).
Lanaren izen bereko bideoklipa aurkeztu dute aste honetan, ahobizarra kentzeko. Udazkenean euren lehen albuma kaleratuko dute Warner Music-ekin.
Ekain Perezek biharko kontzertuaren zein taldearen nondik norakoaz hitz egin du.
Intxaurrondoko kultur etxera doana zerekin topatuko da?
Oiartzungo lagun talde batekin topatuko da, hamar urte elkarrekin jotzen ari dena. Folk, rock eta hainbat estilo elkartzen dituen talde berri batekin egingo du topo. Hiru kantu entzun ahal izango ditu eta hiru kantu horiek, hain zuzen, udazkenean kaleratuko dugun diskoaren aurrerapen bat dira.
Egindako lanarekin gustura gelditu zarete?
Bai, bai. Higain estudioan grabatu ditugu kantak Haritz Harreguyrekin, bera teknikari lanetan egon da eta Ruben Caballero, berriz, produktore lanetan. Guk uste emaitza ona lortu dugu eta oraingoz jasotzen ari garen kritikekin ematen du jendeari gustatu zaiola.
Nola definituko zenuke John Berkhout taldea?
Azken bost urtetan egindako lanaren ondorioz sortu da John Berkohout taldea eta izena bera hitz joko batetik dator. Gure izaera definitzen duen izena da: Oiartzunen ‘joan beharko dut’ esateko ‘jon berko ut’ esaten dugu. Espresio hori izen atzerritar edo anglosaxoi batekin elkartuta pertsonifikazio bat sortu dugu. Gure influentzi musikal atzerritarrak eta gure izaera uztartzen ditu.
Miarritzen izango zarete ere Big Festivalen. Besteak beste Neil Youngekin elkarbanatuko duzue kartela. Zer dakar honek zuentzat?
Aukera oso on bat jendearengana iristeko eta gure kantak jende gehiagori erakusteko. Azken batean guk musika horretarako egiten dugu, jendeari erakusteko gure musika eta norbaiti zerbait sentiarazteko, barru horretan zerbait mugitzeko. Musika horretarako dela uste dugu.
Lehen Instep taldea zineten. Nolatan eman duzue aldaketa hori?
Aldaketa natural bat izan da azkenean, ez da espresuki bilatu dugun gauza bat. Urteen poderioz gu ere aldatzen joan gara eta gu aldatzen joan garen heinean gure musika gustuak ere aldatzen joan dira. Lehen metal kutsuko talde bat ginen eta orain lasaitu-edo egin garela esan dezakegu. Beste jarrera bat dugu bizitzan eta hori musikan islatu dugu.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.