Udaleko brigadako langileak
Ergoiengo Auzokalte elkartearen ingurua txukuntzeko lanak auzolanean hasi zituzten eta orain lan horiek osatzeko udaleko brigadako langileak lanean ari dira. Frontoiaren inguruan hesia jartzen ari dira egun hauetan, baita farola eta kutxatila berriak jartzen ere. Heldu den astean dira Ergoiengo festak eta lan horiek ordurako bukatuta egongo direla ziurtatu du udalak.
Gero, haur jolasak jarriko dituzte elkartearen parean. Horrekin txukunketa lanekin bukatuko dute.