Ergoienen parte hartze tailerra izango da gaur
Auzoetako tailerrekin hasiko dira gaurtik aurrera (hilaren 6a). Horrela, Hirigintzako Plan Orokorraren barruko lehen auzoa Ergoien izango da. Auzokalte elkartean izango da tailerra, 19:00etan hasita.
Heldu den hamar urteetan Ergoienek nola garatu beharko lukeen hitz egingo dute biharko saioan: etxebizitzak behar diren, hala bada non eta nola, errepidearen ingurukoak…
Erakusketa
Ostirala bitarte Hirigintzako Plan Orokorrari buruzko erakusketa ikus daiteke Auzokalte elkartean. 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara egongo da zabalik eta bertan teknikari bat egongo da azalpenak emateko zein ekarpenak jasotzeko.