Fanderiako igerilekuak irristakor daudela esan du EAJk
Fanderiako igerilekuetako lur irristakorraren arazoari aurre egiteko udalak lur geruza bat jartzea erabaki zuela esan du EAJk, baina oraindik irristakor jarraitzen duela. “Behin-behineko irtenbidea” dela esan du Maite Peña bozeramaile jeltzaleak: “Bilduren gobernuak partxeo neurri bat hartu du, baina gaiaren garrantziak bestelako neurriak eskatzen ditu batez ere ume eta helduen segurtasunari eragiten diolako”.
Behin betiko lana egiteko eskatu dio udal gobernu taldeari, eta udal kirol instalazioen mantenua ezinbestekotzat jo du: “Pertsonen segurtasuna bermatzeko obligazioa dauka udalak”.