Galtzarabordako kiroldegian judoaren festa egingo dute bihar

Bihar, larunbata, 10:00etatik aurrera eta Galtzarabordako kiroldegian, Judoko Haur Jaialdia egingo dute. Oarsoaldeko hainbat ikastetxetako 4 eta 10 urte bitarteko haurrek parte hartuko dute bertan, 400 baino gehiago orotara. Bertan, kirol alorra eta alor ludikoa uztartuko dituzte, eta ez da ez irabazlerik ezta galtzailerik ere izango. Proba bukatzean kirolari guztiak podiumera igoko dira, eta diploma eta domina bana emango dizkiete. Jaialdia Errenteria-Oreretako Sayoa Judo Elkarteak antolatu du, udaleko Kirol Patronatuaren babesarekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.