Ikasturte bukaerako jaia egingo dute gaur Pasaia-Lezo Lizeoko kideek Lezon
Gaur, 17:00etatik aurrera, Karlos Saldise plazan, ikasturte bukaerako festa egingo dute Pasaia-Lezo Lizeoko familiek. Bertan batez ere haurrentzako ekimenak prestatuko dituzte, jolasak eta tailerrak izango dira, baita merienda goxoa ere. Helduek ere izango dute zertaz gozatu, etxeko patata tortilla pintxoak nahiz sagardoa izango dutelako. Hortaz, tortillak eramateko eskatu diete lezoarrei.