Madalenetarako laguntzaileak kontratatzeko epea zabaldu du udalak

Errenteriako Udalak madalenetarako laguntzaileak kontratatuko ditu. Interesdunek  datorren astelehenetik hilaren 21era bitartean izango dute eskaera aurkezteko aukera. Horretarako, Udal Erregistroaren bulegoetan aurkeztu beharko dituzte eskaera, nortasun agiriaren fotokopia eta langabezia txartelaren fotokopia. Baldintzei dagokienean berriz, 18 urteak beteta izan beharko dituzte eskaera egiten dutenek, langabezian izan beharko dute, eta elkarrizketa bat euskaraz gauzatzeko gaitasuna izan beharko dute. Udaletik jakinarazi dutenez, gutxienez hiru hileko antzinatasunez Errenterian erroldatuta dauden lagunek lehentasuna izango dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.