-
-
Eskola Kiroleko dominak jaso zituzten larunbatean ikasleek
-
-
Eskolaz kanpoko jardueren erakustaldia egin zuten
Errenteria-Oreretako Cristobal Gamon ikastetxeko kideek larunbatean zuten egitekoa urteko festa, baina eguraldi txarragatik, hainbat ekimen bertan behera utzi beharrean aurkitu ziren. Baina ez dute ilusioa galdu, eta bertan behera gelditutakoak hilaren 12an, etzi, egingo dituztela jakinarazi dute ikastetxeko kideek, arratsaldean, ikastetxean bertan. Hortaz, bertan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.
Baina larunbatean ekimen asko bertan behera gelditu arren, ez zuten aukerarik galdu Eskola Kiroleko dominak emateko. Bertakoak dira irudiak. Eskolaz kanpoko ekintzen erakustaldia ere egin zuten.