Zoroen Itsasontzikoek Valle-Inclanen ipuin bat antzeztuko dute bihar, Musikaz Blairen barruan
Zoroen Itsasontzikoek Ramon Valle-Inclanen La cabeza del dragón (Herensugearen burua) ipuinaren moldaketa antzeztuko dute bihar arratsaldean Trintxerpeko Gudarien plazan, 17:00etatik aurrera. Gazteleaz izango da, eta helduei zuzenduta dago. Horrez gain, Azart antzerki konpainiaren (itsasontzikoak) hogei urteko historiaren argazki erakusketa ikusgai egongo da.