Asteburuan hasiko dira Hendaiako hondartzan zaintza lanean

Hendaiako Herriko Etxeak jakinarazi du Balea izeneko sokorri postuan hilaren 15ean (larunbatean) hasiko direla sorosleak zaintza lanean, irailaren 15a arte. Dunba Harrietakoan, berriz, uztailaren lehen egunetik abuztuaren 31ra izango da abian zerbitzu hori. Bietan ala bietan ordutegia honakoa izango da: 11:00etatik 19:00etara. Bestalde, Handiplage elbarrientzako gunea uztailaren 1etik abuztuaren 31ra izango dela zabalik ohartarazi du Herriko Etxeak, 11:00etatik 19:00etara ere.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.