Erakusketa-instalazioa egiten ari dira Mendi Zolanen, Nekatoeneari buruz

Nekatoenea baserrian artistek egiten dituzten egonaldiei buruzko erakusketa-instalazio ikusteko aukera egongo da hilaren 22ra arte Mendi Zolanen. Elke Roloofek antolatu ditu instalazioak zein multimedia dispositiboa. Horrela, iaz inprimatutako lanak zein argazkiak ikus daitezke, artista egonaldi baten xehetasunak zein arrazoiak zeintzuk diren ikusteko. Gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Ekhine Egiguren-ek euskarazko olerkiak irakurriko ditu, Xabier Strubellek musikaz lagundurik. Bihar (eta datorren asteazkenean) ordubeteko bina bisita gidatu egingo dituzte, lehena 17:00etan eta bigarrena 18:00etan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.