Oarsoaldeko euskalgintza landuko dute hizkuntza ekologia jardunaldietan

Hizkuntza ekologia jardunaldiakEgunotan Oarsoaldean egiten ari dira Hizkuntza Ekologia jardunaldien barruan, gaur, Errenteria-Oreretan egingo dute saioa. Eskualdeko euskalgintza landuko dute, eta horretarako, euskalgintzarekin lotutako eragileak izango dira protagonista. Zeintzuk diren eta zein lan egiten duten ezagutu ahal izango da. Ekitaldia 18:30ean hasiko da, Xenpelar Etxean. Egitaraua
  • 18:30: Hasiera eta ekitaldiaren aurkezpena.
  • 18:45: Oarsoaldeko AEK: Barnetegitxoa eta Oreretako langabeentzako ikastaroak.
  • 18:55: Gure Esku: Euskararen normalizaziorako gakoak Orereta-Errenterian.
  • 19:05: Prest! taldea: Nola sustatu euskararen erabilera Pasai Donibanen.
  • 19:15: Lau Haizetara: Aiko-Maiko, guraso eta seme-alaben hizkuntza ohituretan eragiteko proiektua.
  • 19:25: Errenteriako Udala: Dikoma proiektua, euskal komunitatearen trinkotzea.
  • 19:35: Ttur-Ttur: Oiartzueraren inguruko lanketaren aurkezpena.
  • 19:45: Euskal Herrian Euskaraz: Helburuak eta ekimenak.
  • 19:55: Oarsoaldeko Euskara Zerbitzua: Euskara Oarsoaldeko Komertziora egitasmoa.
  • 20:15: Ekitaldiaren amaiera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.