Aurten Pilar Peñaren ikasleek ez dute parte hartuko Dantzaburuan
Hondarribiko dantza eskolek urteko zita garrantzitsuetako bat dute asteburuan, Dantzaburua. Irailetik hona ikasitako dantza berriak taularatuko dituzte, eta haien senide eta lagunek, zein dantza zaleek koreografia horiek ikusteko aukera izango dute. Orain arte, Hondartza kiroldegian egin izan dute Dantzaburua, baina aurten lehen aldiz Itsas Etxea Auditoriumean egingo dute. Aurten eskola bat gutxiago izango da, Pilar Peña akademiak Donostiako Kursaalen egingo baitu ikasturte amaierako erakustaldia.
Emanaldi bakoitzerako sarrerak 3 euroan jarriko dituzte. Eskoletako ikasleek edo haien gurasoen aldez aurretik erosteko aukera izango dute, baina, agortzen ez badira, Itsas Etxeko leihatilan erosteko aukera izango da, emanaldi bakoitza hasi baino ordubete lehenago, 3 euroan.
Dantzaburua’13
Hilak 15, larunbata
- 12:00etan, Gym Jazz Kuki Garcia dantza eskolako ikasleen emanaldia.
- 19:00etan, Gym Jazz Kuki Garcia dantza eskolako ikasleen emanaldia.
Hilak 16, igandea
- 19:00etan, Carlos Zapirain areto dantza eskolaren emanaldia.