Antzerki Jardunaldiak aurrera doaz

Abarka antzerki taldekoak 'Biba zorrixen izurritie!' lana antzezten, Oiartzungo udaletxean

Abarka antzerki taldekoak ‘Biba zorrixen izurritie!’ lana antzezten, Oiartzungo udaletxean

Oiartzungo Antzerki Jardunaldiak aurrera doaz eta oraindik bada antzerkiaz gozatzeko aukera. Oiartzungo Antzerki Eskolako gaztetxoek herriko bi ikastetxeetako ikasleen aurrean euren emanaldiak eskaini dituzte udaletxeko areto nagusian eta Markiña Xemeingo Abarka taldeak Biba zorrixen izurritie! lana taularatu zuten, arrakasta handiz, gainera.Jardunaldiei bukaera emateko HELTA helduen tailerreko antzerki taldeak Hiru minutuko ametsak izeneko lana aurkeztuko du. Emanaldia udaletxeko areto nagusian izango da hilaren 22an, 19:00etan hasita. Antzerki Eskolan izena emateko aukera Antzerki Eskolan izena eman nahi duten 12 eta 18 urte bitarteko gazteek horretarako aukera dute. Bihar, hilak 14, da azkeneko eguna.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.