Gaur joango dira langileak eta makinak Portutik, irailera arte

Zuloaga kalearen itxura berria. Atzo hartutako irudia da.

Zuloaga kalearen itxura berria. Atzo hartutako irudia da.

Bihar, ostiralarekin, Itsasargi eta Zuloaga kaleetako trafikoa lehengora itzuliko da, lanak hasi aurretik zuenera. Astelehenean amaitu zituzten asfaltatze lanak eta, horrekin, Portuko lanen hirugarren fasea amaituko da, espero zena baino bi aste lehenago. Atzo eta gaur seinalizazioak margotzen jardungo dute eta bihar irekiko dituzte bi kaleak ibilgailuentzako trafiko normalerako. 2012ko irailean hasi ziren lanak eta aurtengo hil horretaraino atseden hartuko dute portuarrek, iraila arte. San Pedro kalea zulatzen hasiko dira herriko jaien ondoren, Portuko urbanizazioa berritzeko biribiltzeko falta den fasea abiatuz. Esleipen lehiaketa irekita dago eta aurkezteko epea uztailaren 1ean amaitzen da. Bidegorri zati berria
Bidegorriak

Aireportuko biribilguneko bidegorria asfaltatzen

Bihar ere, San Juan de Dios biribilgunetik aireportukora doan zatiko obra-hesiak kenduko dituzte. Bidegorri zatiak eraiki dituzte bertan eta errepidea moldatu behar izan dute. Gabarrari kaleko obrekin batera egin dute San Juan de Dioseko bidegorri zatia. Bi biribilguneen arteko errepide tartea apirilaren erdialdean itxi zuten, eta bihar irekiko dute berriro trafikora. Udaletik azaldu dutenez, laster Erribera ingurura joango dira makinak, bidegorri sareko zati berri bat eraikitzen hasteko. “Bitartean, Gabarrari kalean bertan berriritartze lanak aurrera doaz”, gaineratu dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.