Hildako baten errautsen zorroa, Oiartzun ibaian

Hildakoaren errautsa Oiartzun ibaianHibaika Arraun Elkarteko arraunlariek atzo arratsaldean, entrenatzen ari zirela, honakoa topatu zuten Errenteria-Oreretan duten egoitzaren ondoan: hildako baten errautsen zorroa. OARSO BIDASOKO HITZA-k jakin duenez, beteta zegoen zorroa, hau da, hildakoaren errautsak bertan ziren: 2002an hil zen emakume batenak dira. Aurkikuntza egin eta berehala Errenteriako Udaltzaingoari eman zizkioten errautsak Hibaikako kideek. Ondoko irudian ikus daiteke zorroa, jada lehorrean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.