Alabortza Eguna hilaren 22ra arte atzeratu dute
Alabortza Eguna datorren astera arte atzeratu du Bonantza Auzo Elkarteak. Bihar egiteko asmoa zuten, pasa den larunbatean bertan behera geratu ondoren, baina itsasaldia dela eta, ez da hondartza eta ingurunea jasotzeko baldintza egokirik izango. Auzo elkarteak barkamena eskatu du eragozpenengatik.