Pasaia Musikalen matrikulatzeko epea zabalduko dute astelehenean

2013-2014 ikasturterako matrikulazio kanpaina zabalduko du astelehenean Pasaia Musikalek. Ikasle bakoitzak bere barrutian eman beharko du izena, egun eta ordu zehatz batzuetan. Honakoak dira ordutegiak:   Trintxerpe (Andonaegi jauregian)
  • Ikasle zaharrak: 09:00tik 13:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara, ekainaren 17an, eta ekainaren 18an 09:00etatik 13:00etara.
  • Ikasle berriak: Ekainaren 18an, 18:00etatik 20:00etara.
  • Ikasle zahar zein berriak: Ekainaren 19an eta 20an, 09:00etatik 13:00etara.
Donibane (Herri eskolan)
  • Ikasle zaharrak eta berriak: Ekainaren 19an, 18:30etik 20:00etara.
Antxo (Azokan)
  • Ikasle zaharrak: ekainaren 20an 18:00etatik 20:00etara, eta ekainaren 21an 09:30etik 12:30era.
  • Ikasle berriak: ekainaren 21ean 18:30etik 20:00etara.
Egun horietan izena emateko aukerarik izan ez dutenek, hilaren 24tik 28ra zein uztailean izango dute matrikulatzeko aukera. Hori bai, Trintxerpen egin beharko dute, Andonaegi jauregian.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.