Hiru antzezlan eta kontzertu bat, Eztenak arratserako duen programazioa

Eztena Teatro eta Dantza Egunen harira, lau ikuskizunekin gozatzeko egongo da gaur arratsean. Horrela, 19:00etatik aurrera, Mikrouhina antzezlana eskainiko du Ze onda taldeak Mikelazulon. Ordu eta erdi beranduago, Biteri txiki kalean, In situ antzerki-dantza obra ikusteko aukera izango da, Anakrusa taldearen eskutik. Hirugarren eszenatoki batean, Herriko Plazan, Entre lombrices lana antzeztuko dute Zanguango/Monstrenkokoek, 22:30etik aurrera. Gauerditik aurrera, berriz, musikaren txanda izango da. Horrela, Las Dos D bikotearen eskutik musika kubatarra entzuteko aukera izango da Txintxarrin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.