Jaizkibel Mendi Taldeak irteera egingo du igande honetan, Arabako Lautada Integrala ibilbidearen hirugarren etapa egiteko. Gasteizko mendatean hasiko dute zeharkaldia, Pagogan mendia igoko dute eta Okinan bukatuko dute etapa, 11 kilometro egin ondoren.
Izena eman nahi dutenek, 943 51 47 00 telefono zenbakira dei dezakete asteazken zein ostiraletan.
Jaizkibel Mendi Taldea, Gasteizko Mendietan.