Errenteria Musikaleko ikasleak kontzertuak ematen ari dira

Ostiralera bitartean Errenteria Musikaleko ikasleek ikasturtean ikasitako erakusten ari dira, Errenteria Hiria Kulturgunean. Hilaren 10ean hasi ziren kontzertuekin. Datozen egunetan ikasle heldu, piano ikasle, bakarlari, hari talde, orkestra eta irakaskuntza profesionaleko ikasleak pasatuko dira oholtzatik. Kontzertu guztiak 19:30ean dira.

Egitaraua

Gaur
  • Ikasle helduak. 19:30ean, Errenteria Hiria Kulturgunean.
Bihar
  • Piano ikasleak eta bakarlari, hari taldeak eta orkestra. 19:30ean, Errenteria Hiria Kulturgunean.
Etzi
  • Musika eskolako bakarlariak, talde instrumentalak eta banda txikia eta irakaskuntza profesionaleko ikasleak. 19:30ean, Errenteria Hiria Kulturgunean.
Etzidamu
  • Piano ikasleak. 19:30ean, Errenteria Hiria Kulturgunean.
       
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.