Hondarribiko Gazte Asanbladak batzar orokorra egingo du ostegun honetan, hilak 20, Zuloaga Etxeko beheko solairuko aretoan. 19:30ean hasiko da eta, besteak beste, gaztetxeaz eta jaietako ekintzez eztabaidatuko dute bertan.
Gazte Asanbladaren
blogean azaltzen dutenez, Puntaleko eskolaren gaineko “nobedadeak” dituzte: “badirudi pauso sendoak ematen ari dela udala hau gauzatu ahal izateko. Guzti honen inguruko informazio zabalagoa jasotzeko, etorkizunean zer egin eta inpresio eta ideiak elkarbanatzeko”, dei egiten diete herriko gazteei osteguneko asanbleara joateko.