Gure Esku Dago taldea aurkeztu dute Irunen

Aurkezpenean izan ziren irundarrak

Aurkezpenean izan ziren irundarrak

Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko taldea aurkeztu zuten larunbatean Irungo EKTn. Bertan, nazioarteko politikan aditu Txente Rekondok hainbat azalpen eman zituen. Hala, erabakitzeko eskubidearen beharraz, aukeraz eta legitimitateaz hitz egin zuen, eta hori gizarteari jakinarazi behar zaiola nabarmendu, “sektore estrategiko eta ideologia guztietako jendearen partaidetza beharrezkoa da etorkizuneko ibilbide orria eraiki eta lantzeko”. Gure Esku Dago taldeak Euskal Herriko zonalde guztietara iritsi nahi du, eta horretarako, herri edo eskualde batzordeak eratuko dituzte, “aniztasuna, konfiantza eta dibertsitatea zainduz”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.