Galtzarabordako jaiak ate joka dira. Etzi hasiko dira txupinak auzoko zerua argitzearekin batera. Hiru egunez, hainbat ekintza izango dira auzoko haur, gazte eta zaharrentzat. Ekitaldirik nabarmena, larunbat gauean egingo duten danborrada izango da. Hainbat kale zeharkatuko dituzte danborren erritmopean: Anabel, Parke, Ernio, Mandoegi, Larrunarri, Jaizkibel, Parke (berriro).
Egitaraua
Ekainak 21, ostirala:
- 19:00: Txupinazoa. Galtzaraborda eta Ostargi erraldoien konpartsa auzoko kaletatik barrena ibiliko dira buruhandi eta trikitilariak lagunduta.
- Jarraian, sardin jatea parkean.
- 19:30: Toka, Bote eta Igel txapelketa.
- 22:00: Iazko jaien argazki emanaldia.
- Bitartean: Txokolate jatea eta film emanaldia.
- Jarraian: Berbena, Eureka Musical Show-ren eskutik.
Ekainak 22, larunbata:
- 09:00: Diana auzoan barrena, Udal Txistulari Bandaren eskutik.
- 10:00: Futbito txapelketa (13-17 urte). Izen ematea, 09:30tatik aurrera.
- 11:00: Haurrentzat tailerrak eta jokoak
- 16:00: Mus txapelketa
- 17:00: Zezenkoak eta Poneyak.
- 18:30: Kirol zirkuitua haurrentzat.
- Ondoren: Merienda.
- 20:00: Dantza emanaldia.
- 23:00: Helduen danborrada auzoan barrena.
- 00:00: Zezensuzkoa.
- Jarraian: musika emanldia DJ Ekaitzen eskutik.
Ekainak 23, Igandea
- 10:00: Futbito txapelketa(6-12 urte). Izen ematea, 09:30tatik aurrera.
- 11:00: Xake eta xake erraldoiko aldi bereko erakustaldia Kultur Sustapena elkartearen eskutik.
- 11:00-13:00 eta 16:00-19:00: Puzgarriak.
- 11:30: Aerobik emanaldia Amaia Pelaezen eskutik.
- 13:00: Patata tortilla txapelketa.
- Ondoren: Txartelaren zozketa.
- 16:00: Poker txapelketa (helduentzat).
- 17:00: Haurren danborrada, auzo elkartetik
- 18:30: Apar festa.
- Ondoren: Merienda.