Proisa Eguna ospatuko dute larunbatean San Pedron, bosgarren aldiz

Proisa Egunaren bosgarren ekitaldia ospatuko dute larunbatean San Pedron. Bidenabar, Proisa Kultur Gunearen lehenengo urteurrena ospatuko dute. Egitarau oparoa antolatu dute horretarako, eta era guztietako ekitaldiak izango dira bertan:
  • 11:00etan: Artisauen lehiaketa eta bigarren eskuko azoka. Pintxoak ere izango dira.
  • 11:00etan: Haur eta helduentzako landare tailerra. Etxetik loreontzi moduan erabili daitekeen edozer gauza eraman behar da.
  • 12:15ean: Nestor Magoaren ikuskizuna.
  • 12:30ean: Zozongo perkusio taldearekin kalejira.
  • 16:00etan: Postre txapelketa.
  • 16:30ean: Berebille Swingen kafe kontzertua, postre dastaketarekin.
  • 17:30ean: Kalejira Torrera, Tirri Tarra triatloiaren hasiera ikusteko.
  • 18:00etan: Triatloia.
  • 20:30ean: Metrokoadroka Kolektiboak Herio Heroi antzezlana Proisan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.