Euskal Kopako finala jokatuko du Oiartzunek

Oiartzun Kirol Elkarteko neskek 3-0 irabazi zieten Gasteizko Aurrerakoei joan den asteburuan Karla Lekuona zelaian jokatutako partidan. Finalaurrekoen itzuliko partida izan zen, eta hori irabazita, bihar finala jokatuko dute Realeko nesken kontra. Karla Lekuona zelaian izango da norgehiagoka, 11:30etik aurrera. Txuri-urdinak dira faborito nagusiak, Lehenengo Mailan jokatzen baitute. Gasteizko Aurrerari irabazteaz gain, beste bi arerio gainditu behar izan ditu talde urdinak. Horrela, final zortzirenetan Gasteizko Neskak taldea gainditu zuen (7-2, joaneko eta itzuliko partidak kontuan hartuta). Hurrengo kanporaketan, berriz, Bizkaiko talde baten kontra jokatu behar izan zuten, Arratiaren kontra hain zuzen ere. 3-0 izan zen bi partiden emaitza. Orain dela bost urte ez zirela oiartzuarrak Euskal Kopako finalera iritsi. 2008an San Inazioren kontra galdu zuten penaltietan. Hala ere, ordutik hona hainbatetan jokatu ditu Lehen Mailara igotzeko kanporaketak, eta horregatik ez dute parte hartu. Donostiarrek, berriz, ondoko talde hauei irabazi diete, hurrenez hurren: Arrasate (11-1), Bilboko San Inazio (4-1) eta
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.